'ReMine. El último movimiento obrero' dokumentala botako dute bihar Paradisu Zineman

Maria Maya Manterola 2020ko uzt. 21a, 10:10

Asturiasko 4.000 meatzariren greba mugagabea eta protestak biltzen ditu Marcos M. Merinok zuzendutako ikus-entzunezkoak. 

Remine. El último movimiento obrero dokumentala botako dute bihar, asteazkena, udako Paradisu Zineman, 22:00etan, Torreberri gaztetxeko aterpean.

Sinopsia
2012an 4.000 meatzarik baino gehiagok greba mugagabea iragarri zuten Gobernuak onartutako murrizketa historikoen aurka. Egunero protestak antolatu zituzten: errepideak moztuz, 700 metroko sakoneran itxiz, Madrileraino 500 km ibiliz... Baina ezer ez da lehen bezalakoa. Ezta azken langile mugimendutik bizirik atera direnak ere.