Julen Mateos bigarren, Gaztela eta Leongo minimotard txapelketan

Mireia Galarza Bastida 2020ko uzt. 20a, 18:40
Hainbat gaztetxok parte hartu zuen lasterketan, Mateos tarteko (ezkerrean).

Joan den igandean jokatu zuten La Higueran [Segovia] lasterketa, eta bertan izan ziren adin eta modalitate desberdinetako motorzaleak. 

Joan den igandean jokatu zuten La Higueran [Segovia] Gaztela eta Leongo Minimotard txapelketa. Kartpetania zirkuituan elkartu ziren adin eta modalitate desberdinetako motorzaleak, eta bertan izan zen Julen Mateos zumaiarra ere.

Gaztetxo zumaiarrak emaitza onak eskuratu zituen minimotoen kategorian, eta bigarren postuan amaitu zuen lasterketa. Horrenbestez, podiumera igotzea lortzeaz gain, garaikurra ere eskuratu zuen Mateosek.