Metro taberna itxi dute, bezero batek positibo eman ostean

Amaia Urbieta Arruti 2020ko uzt. 19a, 11:38

Ostegunean bertako terrazan izandako bezero batek positibo eman du koronabirusaren proban. Orain, harekin kontaktuan egondako denek egin behar dute proba.

"Prebentzioz" erabaki dute Metro taberna ixtea, bertako terrazan egondako bezero batek koronabirusaren proban positibo eman ostean. Iragan ostegunean Metro tabernako terrazan egondako bezero batek positibo eman zuen ostiralean koronabirusaren proban. Hori dela eta, bezero harekin kontaktuan egon direnek PCR proba egin behar dute orain, eta bien bitartean, itxita egongo da Metro taberna.

Bertako jabeak BALEIKEri azaldu dio, prebentzioz, tabernako langile guztiek ere egingo dutela proba, nahiz eta bezero harekin kontaktu zuzenik ez zuten eduki. Probek negatibo ematen badute, normaltasunez zabalduko dute berriro establezimendua.