Tio Teronen Semeaken ikuskizunerako gonbidapenak agortu dira

Juan Luis Romatet 2020ko uzt. 17a, 12:30

Tio Teronen Semeak dantza taldeak Festamentua izeneko ikuskizuna aurkeztuko du bihar Odieta frontoian, 19:30ean. Dantza saioa ikusteko gonbidapenak gaur jarri dira eskuragai turismo bulegoan, eta ordu gutxian agortu dira. 

Udako kultur ekitaldi hauek jarraitzeko nahitaezkoa da aurrez gonbidapenak eskuratzea. COVID-19 gaitza ez hedatzeko hartutako neurrietako bat da, eskuak garbitzea eta maskara eramatearekin batera. Aforoak ere mugatu egin behar izan dituzte, eta, kasu honetan, dantza talde hau ikusteko jendeak zuen gogoak ere bat egin du gonbidapenak hain denbora gutxian agortzeko.