Erle talde bat ezarri da arratsaldean Alaiko farola baten inguruan

Juan Luis Romatet 2020ko uzt. 16a, 21:44

Arratsaldeko 5ak aldera izan da gertaera. Erle multzo handi bat hurreratu da Alai auzunera. Bueltaka aritu dira, eta une batean Ernio eta Ttakun tabernen arteko farola baten inguruan bildu dira. 

Erle multzo handi bat osatu dute farola horren bueltan. Herritarrek egindako deiari so eginez, udaltzainak hurreratu dira. Lehenbizi seinalizatu egin dute ingurunea inor hurreratu ez dadin, eta erlezain bati ere deitu diote erle hauek guztiak jasotzeko.