Zumaiako gasolindegiko arduradunak gezurtatu egin du bertan koronabirus kasurik izan denik

Juan Luis Romatet 2020ko uzt. 15a, 20:27

Arratsaldean bolo bolo zabaldu da mezularitza zerbitzu baten bidez Zumaiako hiriguneko gasolindegian koronabirus kasu positibo bat izan dela. 

Haren arduraduna harremanetan jarri da Baleikerekin, zurrumurru hori ezeztatzeko. Arduradunak "guztiz gezurtatu" nahi izan du mezuen bidez zabaldu dena, eta esaten ari dena "gezurra" dela azpimarratu du.

Pasa den astean bi izan ziren COVID-19 kasu positiboak Zumaian.