Iosu Vicente gogoan izan dute bere lagunek

Juan Luis Romatet 2020ko uzt. 13a, 12:13

Konfinamendu garaian zendu zen Iosu Vicente zumaiarra, eta larunbatean gogoan izan zuten Scotland Free kuadrillako lagunek. Xoxoteko aterpetxearen ardura izan zuen Vicentek azken urte hauetan, eta mendi horretan bertan omendu zuten bere lagunek. 

Aittolako aparkalekuan elkartu, eta handik ekin zioten igoerari. Eguerdian, Xoxoten, mendizaleei eskainitako txokoan ekitaldi xumea egin zuten Vicenteren omenez: lore eskaintza, irakurketa, eta baita aurreskua ere, bideo honetan ikus daitekeen bezala. Mokadutxo bat ere izan zuten amaieran.