Eneiru irabazle Egunean Behineko Baleikeko taldean

Juan Luis Romatet 2020ko uzt. 13a, 10:40

Amaitu da Egunean Behin jokoaren denboraldia. Baleikeren taldean, azken bost asteetako emaitzak batuta, Eneiru izan da puntu gehien bildu dituen erabiltzailea; Kukitxa ekodendak emandako produktu ekologikoen otarra jaso du. 

Hitzako eta Baleikeko harpidetza bana ere zozkatu ditugu taldeko lehiakide guztien artean. Sailkapenean hirugarren egin duen Mikel erabiltzaileak izango du Hitzako harpidetzaren abantailez gozatzeko aukera, eta Amaiak, sailkapenean 325. egin duen erabiltzaileak, Baleikekoa. 

Beren sariak eskuratu ahal izateko, irabazleek posta elektronikoko mezu bat bidali behar dute zumaia@ukt.eus helbidera izen-abizenekin eta telefono zenbakiarekin.

Uda garaian atsedenaldia hartuko dute CodeSyntax taldekoek, baina, iragarri dutenez, uda ostean bueltan izango dira berriro.