Emakumeen pala txapelketa antolatzeko pausoak eman dituzte gaur

Juan Luis Romatet 2020ko uzt. 11a, 18:06
Gaurko beroketa saioan aritu diren lagunak. Argazkia: Zumaiako Emakumeon* Etxea

Emakumeen arteko pala partidak jokatuko dituzte gaur eguerdi partean Odieta frontoian. Zumaiako Emakumeon* Etxeak deituta, beroketa saioa egin dute, etorkizun hurbil batean pala txapelketa antolatzeko asmoarekin. 

Maskarak jantzita, eta segurtasun neurriak gordeta aritu dira palan emakumeak. Partidak jokatu ondoren, pala txapelketa antolatzeko erabakia hartu dute. Oraindik ez dute zehaztu noiz zabalduko duten izen-emate epea, aurretik udalarekin hitz egingo dute eta.