San Telmo ermita eta kofradia ezagutzeko bisitak antolatu dituzte

Baleike 2020ko uzt. 1a, 09:00

Uda garaian sartuta, San Telmo ermita eta arrantzaleen kofradiak ateak zabalduko dituzte, herritarrek zein kanpotik datozen bisitariek haien berezitasunak ezagutu ditzaten. San Telmo kofradia astearte eta larunbatetan egongo da irekita, 17:00etatik 19:30era; San Telmo ermita, berriz, asteazken, ostiral eta igandetan, 11:00etatik 14:00etara.

Uztailaren 1etik irailaren 13ra San Telmo ermitaren eta San Telmo kofradiaren ateak bisitariei irekiko dizkiete. Zumaiarrek doan sartu ahal izango dute bi lekuetara; bisitariek, berriz, 1,5 euro ordaindu beharko dituzte. Bisita gidatuen kasuan, zumaiarren 1,5 euro ordainduko dute, eta bisitariek 3 euro. Sarrerak lekuan beharko dira, eta txartelarekin ordaindu.

San Telmo ermita

Itzurun hondartzaren gaineko labarrean dagoen ermitari buruzko lekukotza idatzia 1540koa da. Ermitari izena ematen dion santua, marinelen zaindari izaki, ez da harritzekoa XVII. mendetik aurrera, ermita hau San Telmo marinelen kofradiaren egoitza izatea.

Bisitak egiteko egunak: asteazkena, ostirala eta igandea

Ordutegia: 11:00-14:00

Bisita gidatuak: 11:30ean eta 13:00etan

Prezioa:

  • Ermitara sarrera, zumaiarrek doan; bisitariek 1,5€
  • Bisita gidatua: zumaiarrek 1,5€; bisitariek 3€

San Telmo kofradia

Garai bateko marinelen kofradiaren egoitza zen eraikinean, arrainen salmenta egiteko erabiltzen zen makina bitxia dago ikusgai, hain zuzen ere etnografikoki balio handikoa eta Euskal Herrian bakarra dena.

Bisitak egiteko egunak: asteartea eta larunbata

Ordutegia: 17:00-19:30

Bisita gidatuak: 17:30ean eta 18:15ean

Prezioa:

  • Kofradiara sarrera doan bisitari guztientzat