Jose Agustin Gurrutxagak irabazi du Zumaiako XXXII. Argazki Lehiaketa

Baleike 2020ko eka. 30a, 13:52

Gurrutxagaren atzetik sailkatu dira, bigarren eta hirugarren, Manuel Barreiro eta Aitor Arana. Zumaiar onenaren saria, berriz, Mitxel Aizpuruari eman diote.

Udalak eta Distirak argazki lehiaketa antolatu dute elkarlanean beste urte batez. Joxe Juan Azkueren oroimenez antolatzen den lehiaketak XXXII. edizioa du aurtengoa. Txuri beltzeko lanak aurkeztu dituzte parte hartzaileek, gai librean. 

Jose Agustin Gurrutxagaren Umea eta txoria izan da, epaimahaiaren iritziz, lehiaketara aurkeztutako lanik onena. Bigarren saria, berriz, Manuel Barreirori eman diote, Historias de un tren 29 argazkiagatik. Aitor Arana sailkatu da hirugarren, Jugando a ser Degas 02 argazkiagatik. Hiru horiek, beraz, Argizaiola argazki lehiaketarako sailkapena lortu dute. 

Zumaiar onena Mitxel Aizpurua izan da, Mont St. Michel: Prozesio informalak lokatz gainean argazkiarekin. Distiraren webgunean daude ikusgai irabazleen ta finalisten argazkiak.

Hona hemen saria lortutakoak:

1. saria: 500 euro
Jose Agustin Gurrutxaga Garagarza
Umea eta txoria

2. saria: 300 euro
Manu Barreiro Rodriguez
Historias de un tren 29

3. saria: 200 euro
Aitor Arana Arruti
Jugando a ser Degas 02

Zumaiar onenaren saria: 250 euro
Mitxel Aizpurua Etxaniz
Mont St. Michel: Prozesio informalak lokatz gainean