Pasodobleak eta boleroak Beheko plazan

Baleike 2020ko eka. 29a, 15:46

San Pedro eguna da, sanpedroetako egun handia Zumaian. Zumaiako Udal Musika Bandak kontzertua eman ohi du urtero, egun honetan, eguerdi partean. Aurten ere hala egin du, baina koronabirusak mugatutako baldintzetan.

Joxe Mari Azkuek zuzentzen duen Bandak atzo arratsaldean eman zuen festetako lehan kontzertua, eta gaur eguerdian bigarrena. Atzo jazza eta soula izan ziren protagonistak; gaur pasodobleak eta boleroak. Izango zen dantzan hasteko gogoa barrenean izango zuen jendea, baina, baldintzak hala behartuta, eserita jarraitu behar izan dituzte emanaldiak.