Ezohiko sanpedrotan, hainbat kultur ekitaldiz gozatu dute herritarrek

Baleike 2020ko eka. 28a, 19:15

Goizean goiz Zumaiako Musika Eskolako eta Tolosako dultzaineroen goiz soinuek esnatu dituzte kaleak, eta ondoren kalejira izan da Trikitxasekin. Eguardian, aldiz, Voces Navarras taldeak jotak eskaini ditu Beheko plazan. Biharko ere hainbat ekitaldi antolatu du udalak.