Hermen eta Gildak girotu dute sanpedroetako kartela

Baleike 2020ko eka. 25a, 11:50

Sanpedroetan ohikoa izaten da erraldoi eta buruhandien bisita. Ezohiko San Pedro hauetan ez dira kalez kale arituko, baina izango da haien presentzia festak iragartzeko kartelean eta Alondegian. 

Anton Egigurenek sortutako Hermen eta Gilda buruhandiak izan dira sanpedroak iragartzeko kartelaren protagonistak. Buruhandiek eta erraldoiek ezingo dituzte asteburuan Zumaiako kaleak hartu, baina Egigurenen sorkuntzak Alondegiko leihoan izango dira ikusgai egunotan.