Ekhi gaua Estalapean biziko da gaur gauean

Baleike 2020ko eka. 23a, 09:00

Koronabirusak eragindako egoerak hala behartuta, pertsonen arteko distantziak gorde ezingo direlako, aurten ez da san juan surik izango Sanjuaniturrian. Azken urteotan suen ondoren izaten den Ekhi Gaua egingo da aurtengoan, baina era digital batean.

Suak amaitu eta berehala, Inpernupeko joaldunei jarraituta, Ekhi gaua egiten zen Gernika parkean. Txalaparta, dantzak, antzerkia eta jarduera gehiago izan ohi da ekitaldi horretan. Suekin gertatu bezala, parkean egiten den ekitaldia bertan behera geratu da. Ez, ordea, Ekhi gauaren izpiritua. 

Parkean ezingo zela egin bazekiten Astindu dantza taldeko kideek, eta jaialdia Internetera eramatea pentsatu zuten, Estalapea atarian emateko. Horretarako bideo bat prestatu dute, eta gaur gauean emango da, 22:30etik aurrera. Hemen ikus daitekeen bideo labur hau haren aurkezpena da. 

San suan suak direla eta, Zumaiako Udalak azpimarratu du gaur gauean ezingo dela surik egin.