Arroketara erori den gizonezko bat erreskatatu dute kostako errepidean

Baleike 2020ko eka. 22a, 21:08

15:25ean izan da gertakaria, eta 17:00etan eraman dute Donostiako Ospitalera zauri nahiko larriekin. 

N-634 errepidean, San Prudentzio inguruan, gizonezko bat arroketara erori da 15:25ean. Berehala bertaratu dira Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskateko Unitate talde bat, suhiltzaileak, Gurutze Gorriaren ontzi bat eta anbulantzia bat, eta elkarlanean erreskatatu dute. 17:00etan, Donostiako Ospitalera eraman dute zauri nahiko larriekin. Antza denez, zauritua lagun talde batekin zihoan eta irrist eginez erori da arroketara.

(Bideoa: Gipuzkoako Suhiltzaileak)