Goikoetxea eta Lopez Donibane Lohizunen arituko dira uztailaren 23tik aurrera

Baleike 2020ko eka. 19a, 12:42

Udako zesta punta denboraldia ari da pixkanaka martxan jartzen. Oraingoz, hitzordu bakarra dago zehaztuta, Donibane Lohizunen jokatuko diren Internationaux txapelketak. Campos berri frontoian jokatuko dira, eta kirol honetako izen handiek parte hartuko dute bertan. 

Donibane Lohizuneko Internationaux hauek hiru txapelketa edo saritan banatzen dira. 

  • Series: lau bikotek hartuko dute parte, eta finalerdiak eta finala izango dira. Serieseko garaileek Mastersak jokatzeko txartela lortuko dute.
  • Masters: lau Masters jokatuko dira, eta bakoitzan lau bikotek parte hartuko dute.
  • Slam: denboraldiko zortzi bikote onenek azken Grand Slama jokatuko dute. 

Zumaiako bi pilotari izango dira lehian Donibane Lohizunen: Imanol Lopez eta Iñaki Osa Goikoetxea. Masters 1eko finalaurrekoetan izango dituzte lehen partidak, eta masters 2 eta 3ko finalaurrekoak ere jokatuko dituzte. Masters hauetan lortutako emaitzen arabera jokatuko dute, edo ez, Grand SlamaZumaiarren norgehiagokak honako hauek izango dira:

Masters 1eko finalaurrekoa, uztailaren 23an; finala uztailaren 28an.

  • Patxi Tambourindeguy-serieseko atzelari irabazlea vs Olharan-Lopez
  • Goikoetxea-Inza vs Erkiaga-Aldazabal

Masters 2ko finalaurrekoa, uztailaren 30an; finala abuztuaren 4an.

  • Hormaetxea-Basque vs. serieseko aurrelari irabazltea-Lopez
  • Erkiaga-Minvielle vs Olha-Etcheto

Masters 3ko finalaurrekoa, abuztuaren 6an; finala abuztuaren 11n

  • Goikoetxea-Aldazabal vs Beaskoetxea-Basque
  • Serieseko aurrelari irabazlea-Minvielle vs. Olha-Lekerika