Telmo Deunen kolore gorriak Kantauri itsasoa hartu zuenekoa

Baleike 2020ko eka. 18a, 08:07

1980eko hamarkada hasierakoak dira Telmo Deuneko balentria handienak. Denboraldi batean estropada guztiak irabazi zituenekoa, Kontxako bandera Zumaiara ekarri zuenekoa, eta abar luze bat. Garai hartako irudiak bildi ditu Joseba Zubiaurrek bideo honetan.

Estropadetako irudiak, eta baita herrian arraunlariei egiten zitzaien harrera jendetsuetakoak ere. 1980, 1983 eta 1984. urteetako irudiak ikus daitezke bideo honetan.