Aizarnazabalen hildako gaztearen familiak eskerrak eman ditu ohar baten bidez

Baleike 2020ko eka. 12a, 11:23

Istripu batean hildako Aizarnazabalgo gaztearen familiak eskerrak eman nahi dizkio egun hauetan bere babesa eman dion jende guztiari. Asteazkenean Aizarnazabalen eta ostegunean Azpeitian eman zitzaion agurra gazteari. Jende ugari gerturatu zen bi lekuetara familiari doluminak ematera.

Gaztearen sendiak oso eskertuta dagoela adierazi nahi du ohar honen bidez. Eskerrak ematen dizkiete bai bertaratu zirenei, eta baita joan ez zirenei ere, ziur baitaude zendutako gaztea eta haien familiartekoak beraien pentsamenduetan izan dituztela egun hauetan. "Oso babestuak eta maitatuak" sentitu direla azaldu dute Mahyuba amak eta Aida aitak.