Lucia Lakarra, Euskadi Irratiko 'Amarauna' saioan

Baleike 2020ko eka. 11a, 10:24

Irailean Alemanian estreinatuko duten obra prestatzen ari da Lakarra Zumaian. 

Dantzari zumaiarra Euskadi Irratiko Amarauna saioan elkarrizketatu dute. Lakarra, Mathew Goldingekin irailean Alemaniako Dortmunden estreinatuko duen obra prestatzen ari da. COVID-19ak baldintzatutako egoerara bete-betean egokitzen den lana da. Sorkuntzan ari dira momentuz. Proiektu horren inguruan eta "bere etxea" den Zumaiaren inguruan aritu da elkarrizketan.

Elkarrizketa entzuteko, jo Euskadi Irratiko webgunera.