Karitasek harrera presentziala hasi du berriro

Zumaiako Karitasek gizarte laguntzetarako harrera zerbitzu presentziala berriro ireki du. Ostiraletan 19:00etatik 20:00etara izango da irekita San Pedro kaleko Apaizetxean.

Beharrezkoa izango da hitzordua aurrez eskatzea, 608 30 91 15 telefono zenbakira deituta.