Eihera kooperatibako kideak, gaur 14. Katuplaza irratsaioan

Baleike 2020ko eka. 7a, 10:00

Eihera kooperatibako Kattalin Miner eta Iñigo Etxezarreta gonbidatu dituzte gaurko Katuplaza irratsaiora. Zumaian LGBTI eta feminismoaz garatzen ari diren proiektuaz hitz egingo dute 14. irratsaio honetan.

Gai gehiago ere izango dira gaurko irratsaioan. Gomendioen atalean, Markel Etxabek errezeta egingo du. Herriko albiste laburrak izango dira, eta puntu katean Joanes Gallastegik aurreko astean Aitor Aristik jarritako puntuari erantzungo dio.

Katuplazako 14. irratsaio hau igandean 17:00etan emango da Zumaiako Irrati Piratan, FMko 93.0 sintonian.