Ekaineko Baleike aldizkaria kalean da dagoeneko

Baleike 2020ko eka. 5a, 10:13

Ezohiko uda baten aurrean gaude. COVID-19 gaitzaren pandemiak hankaz gora utzi du guztia. Hondartzara joaterik izango al da? Eta hala bada, nola? Nola bizi dute egoera hau sektore desberdineko lagunek. Elkarrizketa laburren bidez ostalaritza, kirola, turismoa edo kulturako arloetan lan egiten duten lagun batzuen iritziak jaso nahi izan ditugu.

Juan Pablo Aroztegi Zumaiako parrokoa ere elkarrizketatu dugu ekaineko aldizkarirako. Apaizgora zerk eraman zuen kontatzen du ordiziar honek hizketaldi honetan. Hitz tantak atalean, berriz, Markel Martija ganaduzalea elkarrizketatu dugu.

Ohikoak diren atalek ere ez dute hutsik egingo zenbaki honetan: heziketa, osasuna, literatura, zientzia eta ingurumena, Zumaiako historiak...

Bazkideek egun hauetan jasoko dute aldizkaria beraien etxeetan. Bazkide ez direnek ohiko saltokietan izango dute salgai euro baten truke.