Aisialdi gunea zabalduko dute asteburuan Elorriagan

Baleike 2020ko eka. 5a, 09:18

Arinaldian aurrera goaz eta hirugarren fasean sartu aurretik, asteburu honetan bertan, aisialdi gunea eta baimendutako aparkalekuak zabalduko dituzte Elorriagan.

Zumaiar ugari joan ohi da Elorriagara mendi buelta eginda. Aurreko asteotan Debako udaleko arduradunek gogorarazi egin behar izan dute bertako aisialdi gunea eta beste zerbitzuak oraindik itxita zeudela. Asteburu honetatik aurrera, baina, bai aisialdi gunea eta baita baimendutako aparkalekuak ere zabalik izango dira.

Debako udalak gaineratu duenez, Itxita mantenduko dira komunak eta baimendu gabeko aparkalekuak.