Herriko merkataritza bultzatzeko erosketa txartelak banatzen ari da Udala

Baleike 2020ko eka. 3a, 19:00

Ostiralera bitartean Zumaiako etxebizitza guztietan banatuko dituzte erosketa txartelak. 'Errotaherria' kanpainaren barruan, 150.000 euro bideratu ditu Udalak bonoetara. Kanpainara atxikitako estalbezimenduen berri ere eman dute. 

COVID-19ak eragindako kalte ekonomikoak arintzeko asmoz jarri du abian Errotaherria kanpaina Zumaiako Udalak. Enpresa txikiek eta autonomoek diru-laguntza zuzenak eskuratzeko aukera izango dute, eta herritarrei Zumaiako establezimenduetan erabiltzeko erosketa txartelak banatuko dizkiete. 

Ostiralerako erosketa txartelen banaketa amaitzea espero du Udalak. Txartel horiek erabiltzeko xehetasunen berri eman du: horietako bakoitzak 20 euroko balioa izango du –5 euroko bonoetan zatigarria izango da–, eta onuradun den herritar bakoitzak 40 euroko gastua egin beharko du; beraz, 60 euroko balioa duten produktuak eskuratuko dituzte, eta horietatik 40 euro bakarrik ordaindu beharko dituzte. Erosketa txartel bakoitzaren 20 euroko aldea Zumaiako Udalak jarriko du, Gertu merkatari elkartearen bitartez. 

Kanpainara atxikitako establezimenduen zerrenda

Aisialdia eta bidaiak

  • Begi-bistan zerbitzu turistikoak
  • BQD bidaiak
  • Surfing Zumaia surf eskola

Altzariak

  • Ardantzabide altzariak
  • Hontza sukaldeak
  • Xanti altzariak
  • Decotena

Arropa dendak

  • Ana
  • Flysch
  • Koketa
  • Garcia
  • Gaztedi kirolak
  • Gee Man
  • Gee Zumaia
  • Kaioa
  • Lua
  • Maikyk
  • Olaizola
  • Odriozola
  • Oskarbi kirolak
  • Pauma
  • Spot denda eta surf eskola

Besteak

  • Autos Zumaia
  • Galdona burdindegia
  • Rosi tindategia
  • Zumargi elektrizitatea

Bitxi eta erloju dendak

  • Egoki

Elikagaiak, edariak eta goxokiak

  • 7 mares izoztuak
  • Agurtzane okindegia
  • Txoko okindegi gozotegia
  • Royo bodegoia
  • Zipi Zape

Estetika zentroak

  • Coro Prieto
  • Mireya
  • Olaia Enea - Nailart
  • Rakel

Ile apaindegiak

  • Apain
  • D´Ana
  • Eneko Mora
  • Iruitz
  • Izeta
  • Julio Curiel
  • Larraitz
  • Miren
  • Monika
  • Olaia Enea - Nailart
  • Olga
  • Tximak

Mertzeriak

  • Ane Arribas boutique
  • La mercera Idoiaren denda
  • Titare mertzeria

Etxeko zapiak eta dekorazioa

  • Bib etxeko zapiak
  • Tena tapiztegia

Liburu dendak eta diseinua

  • A3 kopia eta diseinu zerbitzuak
  • Aizpurua liburu denda
  • Creados estudioa
  • Otaño liburu denda

Oinetakoak

  • Atalaia
  • Marisa
  • Sorginak (Erriberan eta Aita Marin)

Opariak, osagarriak eta argazkiak

  • Bazar txinatarra
  • Dena prezio onean
  • Flowers & Co
  • Goiz argazkiak
  • Xiru opariak eta argazkiak

Optikak

  • Edu optika Zumaia
  • Iriondo

Osasuna

  • Ane Ibarretxe hortz klinika
  • Aloe zentroa
  • Ardatza fisioterapia
  • Ongizan fisioterapia
  • Onura fisioterapia