Bilerarik izan ezean, Al-Anonek telefono bidez eskainiko du arreta alarma egoeran zehar

Baleike 2020ko eka. 3a, 09:21

Alarma egoerak ezarritako itxialdi garaian igo egin da alkoholaren kontsumoa etxeetan. Al-Anon alkoholikoen familiartekoen elkarteak azaldu duenez, izango dira gaizki pasatzen ari diren sendiak familiartekoren batek alkoholarekin arazoak dituelako. 

Al-Anonek ez du bilerarik egin azken hilabeteotan, baina familia hauei gogorarazten die 650 26 59 63 telefonora dei egin dezaketela beraien kasuen berri emateko.

"Arazo komun bat dugun familiartekoen eta lagunen komunitatea gara, eta arazo hori alkohola da", nabarmendu dute Al-Anonetik. "Dugun informazio guztia emango diegu, eta dugun esperientziarekin agian ez dira hain bakarrik sentituko", gaineratu dute. Deitzen dutenen anonimatoa gordeko dutela ere azpimarratu dute.