Lur Korta ipuin kontalariaren saioak, Estalapean

Lur Kortak ipuinak eskainiko dizkigu Estalapean larunbatero. Maiatzaren 23an, etzi, izango da lehenbiziko saioa. Hamar minutu inguruko lau ipuin izango dira guztira, 3 urtetik gorako haurrei zuzendutakoak. Familia osoak elkarrekin une polita igarotzeko tarte berezia datozen lau larunbat goizetan, 11:00etan hasita.