Matrikulazioa zabaldu dute Zumaiako haurreskoletan

Baleike 2020ko mai. 21a, 11:01

Matrikulazio epea zabaldu dute dagoeneko Zumaiako haurreskoletan, Arrangoletakoan zein Aita Mari auzuneko Eskola Txikian. 

Hasiera batean, gaurtik ekainaren 8ra arte, online egingo da izen-ematea, www.haurreskolak.eus webgunean. Ondoren, ekainaren 1etik 8ra arte aurrez aurre ere egiteko aukera zabalduko da. Gurasoentzako arreta zabalik  izango da haurreskoletan bertan, goizeko 9:00etatik 14:00etara bitartean.
 
Informazio gehiagorako eskolatxikia.zumaia@haurreskolak.eus eta 
arrangoleta.zumaia@haurreskolak.eus post elektronikoko helbideetara idatzi daiteke.