Maskaren erabilera derrigorrezkoa izango da bi metroko tartea gorde ezin den kaleetan

Baleike 2020ko mai. 18a, 22:18

Espainiako Gobernuak eta autonomia erkidegoetako sailburuek adostu dutenez, maskarak derrigorrezkoak izango dira garraio publikoan, leku itxietan eta oinezkoen artean bi metroko tartea gorde ezin den espazio irekietan.

Gaur arratsaldean jakitera eman dutenez, datozen egunetan emango dute argitara maskaren erabilerari buruzko agindua. Aurrerantzean, herritarrentzat derrigorrezkoa izango da maskarak erabiltzea garraio publikoan (maiatzaren 3an jarri zen hori indarrean), toki itxietan eta oinezko batetik bestera bi metroko espazioa errespetatu ezin den kaleetan. Salvador Illa ministroak atzo aurreratu zuen aukera hori aztertzen ari zirela, eta duela minutu batzuk eman dute jakitera neurri berria.