Herriko hainbat gunetan WiFi sare publikoa ezartzeko lanak hasi dituzte

Baleike 2020ko mai. 14a, 09:26

Herriko plazetan eta hainbat eraikinetan doako WiFi zerbitzua izango da laster. 

WiFiEU Europar Batasuneko ekimenaren barruan, herriko hainbat gunetan WiFi sare publikoa ezarriko dute. Udalak 2018an egin zuen ekimen horretan parte hartzeko eskaera, eta onarpenaren ostean eta behin proiektua zehaztuta, hasi dituzte zerbitzua instalatzeko lanak. 

Horretarako beharrezkoak diren antenak jartzen ari dira egunotan. Ekainean amaitzea espero zuten arren, egoerak sortutako atzerapenak kontuan hartuta, Europar Batasunak zortzi hilabetez luzatu du proiektua amaitzeko epea.

Behin instalazio lanak amaituta, ondorengo lekuetan erabili ahal izango da zerbitzua: Amaia plazan, Gernika parkean, Beheko plazan, Victoriano Arrate kalean, frontoian, Kiroldegiko harmailetan, Musika Eskolan eta Komentuan, eta Oikia, Artadi eta Narrondoko plazetan.