Kukitxa ekodendako saskia eskuratuko du Egunean Behinen Baleikeren taldeko irabazleak

Baleike 2020ko mai. 11a, 11:21

Uztailera bitarterako, hamar asteko denboraldia osatu du Codesyntax enpresak, eta parte-hartzaileen bost aste onenak hartuko dituzte kontuan sailkapen orokorra osatzeko. Taldeko irabazleak hainbat produktuz osatutako saskia eskuratuko du, eta gainera, parte-hartzaile guztien artean Baleikeko eta Urola Kostako Hitzako bazkidetza bana zozkatuko ditu komunikazio taldeak.

Dagoeneko bi aste pasatu dira Egunean Behinen laugarren denboraldia hasi zenetik, eta aurreko denboraldiko legez, ehunka herritar ari dira parte hartzen Baleikeren taldean. Uztailera bitarterako, hamar asteko denboraldia osatu du Codesyntax enpresak, eta parte-hartzaileen bost aste onenak hartuko dituzte kontuan sailkapen orokorra osatzeko. Baleikeren taldeko garaileak Kukitxa ekodendak osatutako saskia irabaziko du. Gainera, parte-hartzaile guztien artean Baleikeko eta Urola Kostako Hitzako bazkidetza bana ere zozkatuko ditu komunikazio taldeak.

Baleikeren taldera batzeko Egunean Behin aplikazioa deskargatu behar da Google Play edo App Store plataformatik. Aplikazioaren behealdean kokatzen den Taldeak atalean, (+) ikurra zapaldu, giltzaren gainean klik egin eta 2B224C kodea sartu behar da; erabiltzaileak gisa horretan lortuko du BALEIKE - Egunean Behin izeneko taldera batzea. Gaur-gaurkoz 774 lagun daude Baleikeren taldean.