Astelehen eta ostegunetan bilduko diete errefusa Zumaiako merkatari, ostalari eta zerbitzuei

Baleike 2020ko mai. 6a, 15:05

Bilketa egunak aldatu arren, ohiko ordutegian bilduko dituzte merkatari, ostalari eta zerbitzuen hondakinak.

Bihartik aurrera, hilak 7, aldaketak izango dira Urola Kostako Udal Elkartearen hondakinak biltzeko zerbitzuan. Hain zuzen ere, astelehen eta ostegunetan jasoko dute errefusa. Aldaketak Zumaiako eta Getariako merkatari, ostalari eta zerbitzuei eragingo die. 

Orain arte, astearte eta ostiraletan egiten zuten atez ateko bilketa Zumaian eta Getarian. Bilketa egunak aldatuko badira ere, hondakinak ohiko ordutegian bilduko dituzte.