Behetik joan, goitik bueltatu

Baleike 2020ko mai. 6a, 09:48

Paseara ateratzeko aukera dute herritarrek arinaldiko 0 fase honetan, beti ere arauak errespetatuz. Hala, bi metroko distantzia gorde beharko da pertsonen artean. Baina, leku batzuetan ez da erraza tarte hori mantentzea.

Zumaiako barran, igoerako zatian bereziki, zaila ez, ezinezkoa da distantzia hori gordetzea eta, horregatik, lehen neurri bezala, barra ixteko erabakia hartu zuen atzo udalak. Gaur beste neurri bat jarri du indarrean barrara paseatu ahal izateko: oinezkoek behetik joan beharko dute muturrera, eta buelta goiko partetik egingo da.