BIDEOA. Aire gosez atera dira Urola Kostako herritarrak goizean

Baleike 2020ko mai. 2a, 15:29

Koronabirusarengatik konfinamendua ezarri zutela zazpi aste dira, eta gaur da harrezkero 14 urtetik gorakoek kirola edota pasiera egitera ateratzeko aukera izan duten lehen eguna. Bi ordu tarte ezarri dituzte horretarako, eta goizeko tartea behintzat ondo aprobetxatu dute Urola Kostako herrietako bizilagunek. Zumaian, Zarautzen, Azpeitian eta Azkoitian izan gara honako irudiak hartzen.

Koronabirusarengatik konfinamendua ezarri zutela zazpi aste dira, eta gaur da harrezkero 14 urtetik gorakoek kirola edota pasiera egitera ateratzeko aukera izan duen lehen eguna. Bi ordu tarte ezarri dituzte horretarako, 06:00etatik 10:00etara eta 20:00etatik 23:00etara (hainbat baldintza kontuan hartuta, beti ere), eta goizeko tartea behintzat ondo aprobetxatu dute Urola Kostako herrietako bizilagunek. Asko eta asko izan dira oinez, korrika edo bizikletan -parapentean ere bai bateren bat- eskualdeko kale, pasealeku, bidegorri, mendi eta errepideetan ibili direnak.