Energiaz eta klima aldaketaz ariko da Markel Peñalba gaurko Katuplaza irratsaioan

Baleike 2020ko mai. 1a, 10:33

Energia eta klima aldaketaren gaia landuko dute gaurko Katuplaza irratsaioan. Markel Peñalba gonbidatu dute gai horiez hitz egiteko. 

Maia Ossak telesail eta film gomendioak eskainiko ditu, eta puntu-erantzun katean, Joanito Dorronsorok jarritako puntuari erantzungo dio Zigor Etxabek.

Bederatzigarren Katuplaza irratsaioa FMko 93.00 sintonian entzungo da, Zumaiako Irrati Piratan, 17:00etatik aurrera.