MAIATZAK 1

Langileen aldarrikapenak, ezohiko Maiatzaren 1erako

Baleike 2020ko mai. 1a, 10:05

Ezohiko Langileen Nazioarteko Eguna da gaurkoa. Koronabirusaren ondorioz ezarritako alarma egoera dela eta, gaur ez dira egun honi lotutako ohiko ekitaldiak egingo. Hala ere, langileen aldarriak zutik jarraitzen du egoera ezegonkor honetan.

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) eskualdeko hainbat langilerekin hitz egin du bideo hau osatzeko, bakoitzak larrialdi egoera nola bizi duen, ez ohiko egoera honi lanean eta lanetik nola erantzun dioten, eta Maiatzaren Lehenaren bueltan zer gogoeta egiten duten jakiteko. Tartean zumaiar bat da, Malen Etxeako Silvia Carrizo.