Aldarrikapenekin bat egin dute Guascorreko langileek, Lan Osasunaren Nazioarteko Egunean

Baleike 2020ko api. 28a, 17:35

Gaur, apirilak 28, Lan Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna da. Beti izan du garrantzia gaiak, baina azken asteotan berebiziko pisua hartu dute laneko segurtasunak eta baldintzek, koronabirusak eragindako krisia dela eta. 

Gehiengo sindikalak deia luzatu die Euskal Herriko langileei, Salaketa Eguna deialdiarekin bat egiteko. Horri lotuta, lantokien aurrean elkarretaratzeak, isiluneak eta eserialdiak egin dituzte eskualdean. Zumaian, Guascorreko langileek argazkia atera dute aldarrikapenekin bat eginez.