Online egingo da maiatzeko Death Cafe saioa

Baleike 2020ko api. 28a, 10:26

Koronabirusa ez hedatzeko hartutako neurriek izan dute eragina Death Cafe ekimenean ere. Ordura arte Kabi tabernan egin izan dira heriotzaz hitz egiteko saio horiek, baina tabernak ixteko hartutako erabakiaren, eta ondorengo konfinamenduko aginduarekin, bertan behera geratu ziren. Ondorioz, online egingo dute maiatzeko saioa.

Death Cafe ekimena koronabirusaren krisialdiak eragindako egoera berrira moldatu behar izan dute. Orain arte saioak Kabi tabernan egiten ziren, baina tabernak itxita daude, eta online egingo dituzte datozen bi saioak. 

Jitsi plataformaren bitartez egingo dituzte saioak, hain zuzen ere. Parte hartzaileek ordenagailua, webkamera eta mikrofonoa beharko dituzte, eta beti bezala, doan izango da. Maiatzaren 6an saioa euskaraz egingo dute, 18:00etatik 20:00etara, eta maiatzaren 20ean gazteleraz, ordu berean. Aforoa hamabi pertsonakoa izango da saio bakoitzean. Izena emateko, mezu bat bidali edo deitu telefono zenbaki honetara: 688 71 72 47 (Irune).