Gerturen marrazki lehiaketak baditu irabazleak

Baleike 2020ko api. 27a, 10:01

Konfinamendu garaian entretenitzeko eta irudimena lantzeko asmoz marrazki lehiaketa jarri zuen abian Gertu merkatari eta ostalarien elkarteak duela bi aste. Lehiaketaren saridunak Facebook bidez bozkatu dituzte herritarrek. 

Konfinamendu egunak familian entretenituta igarotzeko eta irudimena lantzeko helburuarekin, haur eta gazteei zuzendutako marrazki lehiaketa jarri zuen abian Gertu Zumaiako merkatari eta ostalarien elkarteak duela bi aste.

Lehiaketak dagoeneko baditu irabazleak: Facebookeko bozketa bidez Atsegin dut gehien lortu dituen marrazkia, eta beraz, lehen saria jaso duena, 9 urteko Janire Marián Perez izan da. Bigarren, berriz, 11 urteko Jokin Alberdi Gonzalez izan da. Gertu elkarteko saltokietan erabiltzeko 75 eta 50 euroko erosketa bono bana eskuratuko dute.

Parte hartzaile guztien artean, gainera, 50 euroko bi erosketa bono zozkatu dituzte. Laia Albizu Aguirresaroberi eta Aiert Lazkano Errandoneari egokitu zaizkie bono horiek. Aldi berean, bozketan parte hartu duten lagunen artean beste 50 euroko erosketa bonoa ere zozkatu dute, eta kasu horretan, Maite Urbieta Sudupe suertatu da irabazle. 

Gertuk irabazle guztiak zoriondu ditu, eta eskerrak eman dizkie parte hartzaile guztiei. 

Irabazleen lanak: