'Barrutik' argazki lehiaketak baditu irabazleak

Baleike 2020ko api. 22a, 20:17

16 urtetik gorakoen lehiaketako argazki irabazlea

Zumaiako Udaleko Kultura Sailak Barrutik argazki lehiaketa antolatu du, itxialdian dauden herritarren sormena lantzeko asmoz. 

Epaimahaia Kultur eta Turismo sailetako teknikariek, eta Distira eta Baleikeko ordezkariek osatu dute, eta bi sari banatu dituzte. 16 urtetik beherako atalean 46 argazki aurkeztu dituzte herritarrek, eta epaimahaiak Nahia García Lopezen argazkiari eman dio saria, Gertu elkartearen dendetan kultur edo kirol materialetan erabiltzeko bale bat. 16 urtetik aurrerako atalean berriz, 97 argazki aurkeztu dituzte eta irabazleaIgor Alday Garate izan da; sarituak Gertu elkarteko jatetxe batean afaria lortu du.

16 urte baino gutxiagokoen lehiaketako irabazlea.
 

Lehiaketan parte hartu duten guztien artean Gertuk emandako 50 euroko bi erosketa txartel zozkatu dituzte, eta honakoak dira irabazleak: Sonia Alvarez eta Ugaitz Guerra.

Lehiaketara etxean edo etxetik ateratako 140 argazkitik gora aurkeztu dituzte. Aurkeztutako lanak Baleike.eus webgunean ikus daitezke:

Hemen, 16 urte baino gehiagokoen lanak.

Hemen, 16 urte baino gutxiagokoen lanak.