Bertso lehiaketa, gaur

Baleike 2020ko api. 20a, 12:45

Balkoi originalaren eta pintxo lehiaketaren ondoren, gaur bertsol lehiaketa antolatu da santelmoak etxetik egitarauaren barruan. 

Gaur egingo dute bertso lehiaketa ezohiko festa hauen egitarauaren barruan. Parte hartzaileek bertsoak bideo bidez (bideo horizontala) bidali beharko dituzte 623 03 21 34 WhatsApp zenbakira. Bertso guztiak 18:00etan irratitik entzun ahal izango dira.

Bideo bakarra bidali ahal izango da, eta bideo bakoitzean, gehienez, bi bertso izango dira. Gaia 'Santelmoak Etxetik' izango da.

Bertso onenaren bozketa Baleike.eus webgunean egingo da apirilaren 23an, 9:00etatik 21:00etara. Irabazlea hurrengo egunean jakinaraziko da.

Bertso bozkatuenak urrian ospatuko diren santelmoetako bertso saiorako bi sarrera eramango ditu.