Literaturari tartea zabaldu diote 'Barrutik' egitasmoan

Baleike 2020ko api. 16a, 12:03

Argazkien ondoren, literaturari tartea zabaldu diote Zumaiako Udalak eta Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteak, Barrutik ekimeean. Ipuinak, olerkiak edota bertsoak idaztera animatzen dituzte orain herritarrak.

Apirilaren 26a bitartean jasoko dira lan hauek guztiak. Interesdunek euskara@zumaia.eus helbidera bidali ditzakete beraien idazlanak. 

Hona hemen egitasmoaren ezaugarriak:

  • Gaia: librea
  • Euskarazko lanak izango dira
  • Gehienez ere bi orrialdeko luzera izango dute lanek, edozein modalitatetan (ipuinak, olerkiak, bertsoak...)
  • Derrigorrezkoa izango da “Barrutik” hitza azaltzea lanean
  • Nori zuzendua: edozein zumaiar aurkez daiteke

Bi sari zozkatuko dira adinaren arabera:

  • 16 urte bitarteko gazteentzat: GERTU elkarteko dendetako erosketa txartel bat
  • 16 urtetik gorakoentzat: GERTU elkarteko jatetxe batean afaria

Aurkezteko epea eta bidea:

  • 2020ko apirilaren 15tik 26ra bitartean
  • Emailez euskara@zumaia.eus helbidera
  • Parte hartzaile  bakoitzak gehienez 3 lan aurkeztu ahal izango ditu.
  • Lanarekin batera egilearen izen-abizenak eta adina bidali beharko dira.
  • Lanak egunean behin argitaratuko dira, (aurkeztu ahala argitaratzen joango dira egunero).