Txanponak aldatzeko arazoak jartzen ari dira zenbait banketxe

Baleike 2020ko api. 15a, 12:25

Merkatari txiki batzuek arazoak izan dituzte eskualdeko banketxeetan txanponak aldatzeko. Hori dela eta, Urola Kostako Hitza banketxe bateko langileen ordezkariarekin harremanetan jarri da gaia argitzeko.

Koronabirusaren krisia lehertu zenean, adituek azaldu zuten txanponak esku batetik bestera ibilita gaitza gizartean zabaldu zitekeela. Hori dela eta, zenbait merkatarik eta banketxek neurriak hartu dituzte txanponen erabilera murrizteko, eta ordainketa-txartelaren erabilera sustatzeko. Hala, denda batzuetan txartelarekin bakarrik ordaindu daiteke egunotan, eta besteetan bi ordainketa moduak onartzen dituzte, baita ogia bakarrik erosi nahi denean ere.

Banketxe bateko langileen ordezkari batek azaldu duenez, hasiera batean, Espainiako Gobernuak ez du ezarri protokolo zehatzik arlo horretan, baina banketxeak ere neurriak hartzen ari da. Hainbat banketxetan, esaterako, esku-dirua aldatzeko arazoak jarri dizkiete bezeroei, eta beste zenbaitek txanponak aldatzera egunero joan beharrean, bi-hiru egunetik behin joateko eskatu diete merkatari txikiei. Horrez gain, ordainketa-txartela erabiltzeko erraztasunak ere eman dituzte banketxeek, eta komisiorik ordaindu gabe datafonoa erabiltzea ahalbidetu dutenez, hainbat dendatan erosketa txikiak txartelarekin ordaindu daitezke orain.