'Haizearen egia' film laburraren xehetasunak eman ditu Ekain Albitek

Baleike 2020ko api. 15a, 10:08

Martxoaren 27an aurkeztu behar zuen Ekain Albite zumaiarrak Haizearen egia izeneko film laburra. Koronabirusa ez hedatzeko hartutako neurrien ondorioz, aurkezpena bertan behera geratu zen. 

Albitek lan honen xehetasunak eman ditu zinea.eus webgunean zintzilikatutako bideo batean. Tindufeko errefuxiatuen eremuan, Zestoan eta Zumaian errodatu zuten filma 2019 urtean zehar, eta Tahar-en istorioa kontatu du.