GUTUNA. Guztiok txukunagoak izan gaitezen

Joxe Agirre 2020ko api. 12a, 16:45

Egunotan ikusi dugu jende asko maskarillak eta eskularruak jantzita kutsadura ahalik eta gutxien zabaltzeko. Supermerkatuetako ilara luzeak ikusi ditugu, eta ikusi dugu jendea, supermerkaturako ilararen parean, alfonbrak, erratzak edota zapiak astintzen, zakarrak, edo, auskalo zer, zabalduz.

Goizean balkoiko mahaian gosaltzen nengoela, goiko bizilagunak zakur ile eta guztidun alfonbra astindu du. Ikusi dugu Udaltzaingoa ume konkretu bat bere urtebetetzean megafoniatik zoriontzen. Oso ongi. Udaltzaingoak eta Udalak herritar guztiei abisatu beharko lieke balkoietatik edo leihoetatik zikinkeriarik ez botatzeko, ez eta erratzak, alfonbrak edo bestelakoak astintzeko, birusak eta zikinkeria botaz. Bada garaia.

Joxe Agirre