#EtxetikMundura

'Negu hurbilak', etxetik mundura

Baleike 2020ko api. 12a, 20:00

Zumaiako lagun talde batek ere #EtxetikMundura egitasmoan parte hartu du. Mikel Laboaren eta Xabier Leteren 'Negu hurbilak' abestia kantatu dute. 

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainerako hedabideetan beste hainbat saio ikusi ahal izan dira. Gaur, esaterako, Skasti musika taldea ikusteko aukera izango da Zarauzko Hitza-n. 

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Baleikek, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!