Aste Santuan ez da elizkizunik izango Arritokietatik

Baleike 2020ko api. 8a, 19:32

Aste Santuan zehar ez da elizkizunik emango Arritokietatik. Zerbitzu hori Orioko parrokiak beteko du, eta Euskal Telebistako lehen katetik emango da. 

Alarma egoera ezarri zenetik publikodun mezarik ezin da eman. Horien ordez, parrokia batzuetan Internet bidez emandako elizkizunak izan dira. Zumaiako kasuan Arritokietatik eman dira eta Youtube bidez ikusteko aukera izan da. 

Aste Santu honetan, ordea, ez da mezarik izango Zumaian. Ostegunetik igandera bitartean zerbitzu hori Orioko parrokiak beteko du, eta ETB1etik emango da. Elizkizunak ordutegi honetan izango dira:

  • Ostegun santuan: 19:00etan
  • Ostiral santuan: 17:00etan
  • Pazko igandean: 11:00etan

Garai honekin lotutako ekitaldiak eta prozesioak bertan behera geratu dira alarma egoera dela eta.

Astelehenetik aurrera jarraituko dute elizkizunekin, Arritokietatik.