#EtxetikMundura

Iñaki Atrian, #EtxetikMundura

Baleike 2020ko api. 1a, 20:00

Iñaki Atrianek koktel batzuk egiten erakutsiko du gaur #EtxetikMundura egitasmoaren barruan. 

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) martxan jarritako #EtxetikMundura egitasmoak ez du etenik, eta gaurkoan ere eskualdeko sortzaileen emanaldiak ikusteko parada izango da. Eskualdeko gainontzeko hedabideetan ondoko saioak daude ikusgai: Karkara.eus-en Egoitz Eizagirre bertsolaria, Maxixatzen.eus-en Bulego taldeko Tomas Lizarazu, eta Zarauzkohitza.eus-en Antivirus taldea.

Horiek guztiak ikusgai daude bai UROLA KOSTAKO HITZAren webgunean, baita Erlo Telebistan ere. Horrez gain, bertan ikus daitezke aurreko egunetan eskaini diren emanaldi guztiak ere.

Gogoan izan #EtxetikMundura egitasmoaren deialdia irekia dela. Beraz, eskualdeko herritar guztiek izan dezakete emanaldi hauetan parte hartzeko aukera, edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen baitira. Animatu eta bidali zuen bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera!