#EtxetikMundura

David Gorriti, #EtxetikMundura

Baleike 2020ko mar. 30a, 20:00

David Gorriti musikari zumaiarrak handpan izeneko instrumentua erakutsiko du gaur #EtxetikMundura egitasmoaren barruan. 

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) martxan jarritako #EtxetikMundura egitasmoak ez du etenik, eta gaurkoan ere eskualdeko sortzaileen emanaldiak ikusteko parada izango da. Eskualdeko gainontzeko hedabideetan ondoko saioak daude ikusgai: Karkara.eus-en Saioa eta Iñigo Perona musikariak, Maxixatzen.eus-en Maite Alberdiren doinuak, eta Uztarria.eus-en Paola Motoren telesail gomendioak, eta Zarauzkohitza.eus-en Joxean Urbieta eta Maixol Ruizen kantu saioa.

Horiek guztiak ikusgai daude bai UROLA KOSTAKO HITZAren webgunean, baita Erlo Telebistan ere. Horrez gain, bertan ikus daitezke aurreko egunetan eskaini diren emanaldi guztiak ere.

Gogoan izan #EtxetikMundura egitasmoaren deialdia irekia dela. Beraz, eskualdeko herritar guztiek izan dezakete emanaldi hauetan parte hartzeko aukera, edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen baitira. Animatu eta bidali zuen bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera!