#EtxetikMundura

Oihana Rodriguez, #EtxetikMundura

Baleike 2020ko mar. 27a, 20:00

Oihana Rodriguez piano jotzaile zumaiarrak Chopin konpositorearen musika joko du gaur #EtxetikMundura egitasmoaren barruan. 

Urolako Komunikazio Taldea (UKT) osatzen duten gainerako hedabideek ere prestatu dituzte tokian tokiko emanaldiak. Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainontzeko hedabideetan ere eskaini dituzte saioak: Zarauzko Hitzan Bixente Martinez musikariaren akustikoa, Karkara.eusen Azkaiter Pelox musikaria, Uztarria.eusek Inharrak taldearen olerkiak eta Maxixatzen.eusek Mikel Iraeta musikaria.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Zarauzko Hitzak, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!